XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Disidenteak libre Sobietar Batasunean

Aire berriak daude Sobietar Batasunean, eta disidenteak askatzen hasi dira.

Momentuz 150 inguru askatu dituzte, baina beste 250 bat askatzeko asmotan dabiltza.

Disidenteok Sobietar Batasunean zehar sakabanaturik daude, ospitaletan, herri txikietan, kartzeletan... Orain Gorbachov-ek imajina berria eman nahi dio SESBri, eta pausu bat eman du horren alde disidenteak askatzean.

Pausu hau emana dago Sobietar Batasunean, baina oraindik ere beste nazio asko falta dira gauza bera egiteko, eta ez ditugu esango zeintzuk diren eta noren menpe dauden, ezta? (eta ez bereziki SESBren blokean).